ADABA FISIOTERAPIA
Jar zaitez eskurik onenetan ADABAn. Fisioterapiako baliabide ugari eskeintzen ditugu gaitzen balorazio eta tratamendurako. Gure baliabideetako batzuk: Esku terapiak, orratzen bidezko tratamenduak, zinesiterapia aktiboa, presoterapia, neuromodulazioa… eta balorazio elementu ezberdinak, esaterako, test espezifikoak, mugimenduaren analisia edo dinamometria bidezko indar neurketak.
Bestalde, gure lankide Iera Gomezen eskutik, zoru pelbikoko fisioterapiaz gozatzeko aukera ere bada, haurdunaldian laguntzeko eta bai erditze aurretiko zein erditze osteko prozesuetan zoru pelbikoa lantzeko. Honen helburua, sor daitezkeen arazoak ekiditzea da. Diastasi abdominalak, gernu galerak, prolapsoak…
ADABA ERREADAPTAZIOA
ADABAn, gaitzen erreadaptaziora bideratutako profesionalak gara. Fisioterapeuta eta JFKZ (Jarduera Fisiko eta Kirol Zientziak) elkarlanean, bezeroari zerbitzu oso bat eskeini ahal izateko, lesioaren momentuan hasi eta normaltasunera bueltatzeko azken egunera arte, bai kirolera bueltatzeko edo egunerokotasuneko ekintzetara bueltatzeko.
Gure helburua bezeroei prosezu guztian zehar lagundu eta aholkatzea da, eta prosezu honek eskaitzen dituen aukerak erabiltzea bezeroaren bertsio hobe batera iristeko.
ADABA ENTRENAMENDUAK
ADABAn, zure entrenamentuetarako beharrezko materialaz jositako gimnasioa dugu, gorputzari behar duen guztia eskeini ahal izateko. JAr zaitez gure entrenatzailearen eskuetan eta berak lagunduko diu zure helburuetarako prestatzen.
Kirolari bakoitzak, bere helbu propioak izanik, gure zerbitzua helburu mota guztietara moldatzen da, ongizate fisiko bat behar duten pertsonetatik hasi eta helburu askoz zehatzago batzuetaraino, esaterako, kirol zehatz baterako mugimendu zehatz baten hobekuntzarako.